Transmisio eragilea

Euskal Herria lurralde erakargarri edo marka irudi eder bat baino gehiago zaioneri zuzentzen da ATARIA

Zure baloreak, gizaki aberastasunak transmititzeko beharra senditzen duzu ?
Gu bezainbat gure lurraldeari eta hizkuntzari loturik senditzen zira ?
Arrazoin horiengatik ATARIA proiektua juntatzera gomitatzen zaitugu

Gure proiektua

« Jada ez da herentziarik, oinordekoak baizik ez dira (…), haiek dute erabakitzen zer eskuratuko duten »

Nathalie Sarthou-Lajus

ELKARTEA
JATORRIA
IZENA
ATARIAREN XEDEAK
ELKARTEA

Gaur egun, 45 kide ditu elkarteak. Lehen biltzar nagusia Itsasun iragan zen, 2022ko azaroaren 26an.

Bertan erabaki zen elkartearen xedea formakuntza profesionalerako baliabide zentro bat garatzea izanen zela; kulturaren, hizkuntzaren, lurraldearen eta bere jarduera sozio-ekonomikoen transmisioarekiko zaletasuna duten jatorri eta profil profesional ezberdinetako pertsonek bultzaturik.

JATORRIA

Proiektuaren jatorria Philippe Mayté historia irakasle, ikastetxe-zuzendari eta Euskal Herriko historia eta geografia zalearena da. Nola erakatsi eta transmititu Euskal Herria gaur egun? Nola bizi eta integratu gure lurraldearen aldaketak?

Bere inguruan proiektu zale batzuk bildu, eta Métis aholkularitza enpresaren  laguntzarekin, taldeak jakintza eta trebetasun kolektiboen transmisiorako eraikuntzaren bidea hartu du, iraganean maila lokalean izan diren beste mugimendu eta iniziatiba anitzen gisara (Euskaldun Gazteria-MRJC, Etcharry, CDPBren « Enseigner le Pays Basque »…).

IZENA

ATARIA izenaren zergatia = heldu direnak eta joaten direnak, harrera egiten dutenak eta instalatzen direnak elkartzen dira proiektu honetan. Ataria ezagutza eta topaketa horiek posible diren gune baten sinboloa da.

ATARIAREN XEDEAK

Ataria taldearen anbizioak:

Data nagusiak

ATARIA elkartearen sortze Biltzar Nagusia

2022


2023

Euskal Herriaren transmisio arloko eta gaitasun profesionalen lehen formakuntza moduluen azterketak/ baieztatzeak/ esperimentatzeak

Dispositiboa profesionalizatzeko diru-bilketa

2023


2023

Baliabide eta harrera espazioaren errotze geografikoa

Formakuntza eskaintzaren hedatzea – Eredu ekonomikoa hobetu

2025

Zergatik sustengatu

Abiatze faseko 3 erronkak:

Desmartxaren profesionalizatzea eta formakuntza eskaintza garatzea

Proiektua eragile ekonomikoak, sozialak eta kulturalak gurutzatuko diren leku batean errotzea

Formakuntza zentro autonomo bat sortzea

Ataria sustengatzeko 3 arrazo

1

Lurraldearen eta hizkuntzaren alde engaiatzeko

2

Ekintza kolektiboen beharraren ekile gisa bizitzeko

3

Belaunaldi arteko jendarte proiektu batean engaiatzeko

Nola
sustengatu

ATARIA proiektua egikaritzeko, lan-talde bat profesionalizatu behar da proiektu honek garatzeko beharko dituen materiala, ingeniaritza eta partaidetzak lortzeko. Horretarako, bakoitzak egin ditzakeen ekarpen guziak eskertuko dira.

 

 

Sustengatzen gaituzte

Précédent
Suivant











Nor gira

AK kideak

Lehendakaria: Philippe Mayté
Lehendakariordea : Hélène Charritton
Lehendakariordea: Peio Etxeleku
Diruzaina: Bruno Carrère
Idazkaria: Jean-Roch Guiresse

Administratzaileak

Xabi Castorène, Cécile Crouspeyre, Aines Dufau,
Jean-Marie Ouret, Mirentxu Parachu

ATARIAko beste kideak

Philippe Arretz, Bernard Beyt (Baiona), Emmanuelle Caussade (Itsasu), Pascal Dejoux (Senpere), Arantxa Eyherabide (Itsasu), Eneko Gorri (Arbona), René Harlouchet (Donapaule), Laurent Inchauspé (Donibane Garazi), Xabi Inchauspé (Angelu), Jean-Louis Iratzoki (Azkaine), Ramuntxo Ithurry (zuraide), Ainoa Labéguerie (Arrangoitze), Jean-Michel Lartigau (Donapaule), Pantxika Maitia, (Anhauze), Mathieu Membrède (Luhoso), Yvonne Pochelu (Angelu) + ……

Lekukotasunak

Bizitza, batez ere enpresaburu gisa, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko lotura-marratxo bat balitz bezala ikusten dut. Marratxo horrek bitartekari funtzioa du ezagutzen ditudan eta elkarlanean aritzen naizen pertsona guzientzat. Garatzeko eta handitzeko, beharrezkoa da Ipar Euskal Herriko lurraldean, probintzien artean eta biztanle berriekin bitartekari lanak egiteko toki bat eta pertsona batzuk atzeman ahal izatea.
Bat egiten dut Atariarekin, sarbide bat baita, lotura sozialerako marratxoa, profesionala, Euskal Herriko historia, kultura, bizimodua, filosofia, harreraren zentzua hobeki ezagutzeko… Eta batez ere, euskara deskubritzeko, ikasteko eta ulertzeko (hizkuntza bat sakonean ezagutzea, hizkuntza hitz egiten duen populua sakonean ezagutzea da, G.C. LICHTENBERG).
Ataria borondate onekoa izatea da, harrera eginen diogun pertsonaren zerbitzuko izatea.
Bernard, eraikuntza sektoreko enpresa-burua
Zergatik inplikatu nahi izan dut ATARIAn?

1. 1. Philippek, proiektuaren liderrak, kidetzera bultzatu nau bere ausardia, kalitateak
eta gaitasunak hainbat jarduera sozialetan erakutsi izan baititu;
2. Lehen 45 kideek osatzen duten taldeak potentzial handia baitu; bide ezberdinetatik,
engaiamendutik, enpresa mundutik, esperientziatik heldu diren pertsonak baitira.
3. ATARIAk gure konfort eremutik ateratzera bultzatzen baikaitu.

Ipar Euskal Herrian, ondare geografiko, kultural eta ekonomiko bat ezagutua, baloratua eta transmititua izan dadin inplikatu direnen eta arriskuak hartu dituztenen oinordekoak gara. Adinean gora noan heinean, herritarren arteko kooperazio forma arin, egoki eta eraginkorrak asmatzeko desafioa sentitzen dut (ikerketan, I+G, trebakuntzan…) herritar engaiatuen gihartze-ibilbide bat sortzeko, Euskal Herria gida dezaten 2030-2060 urteetan zehar.
Errealista da? Goiztiarregia da?
Sentitzen dut momentua arribatua dela, beraz egingarria dela!

“Ez da deus indartsuagorik, bere momentua heldu zaion ideia baino” [Victor Hugo, 1802-1885]
Jean-Roch, erretretadun aktiboa

Ataria proiektua deskubritu, eta pixkanaka bere egikaritzean parte hartzeko gogoa sartu zitzaidan. Hasteko, formakuntzetan dimentsio humano, ekonomiko eta kulturalak txertatzea berritzailea baita. Bestetik, lurralde bat bere dimentsio guzietatik ulertzea beharrezkoa iruditzen zait integratu nahi duenarentzat eta Euskal Herriko erronkak ulertu nahi dituenarentzat.

Azkenik, batzen dituen eragileen eta hunkitu nahi duen publikoaren aniztasuna ikusirik, Ataria proiektu berritzaile eta dinamikoen sortzaile izanen da.
Manu, Irakaslea

Ondasun material bat partekatzen dugularik, zatitzen da, aldiz, ondasun immaterial bat partekatzen dugularik, biderkatzen da. Proiektuan sartzea galdetu zidatelarik, erranaldi hori etorri zitzaidan burura. Nola egin ekarpen konkretu bat ekonomiari eta ezagutzari, lurraldearen garapena eta gure herentzia hobetzea helburu izanik?

Aldaketan parte hartuz, etorkizuna elkarrekin eraikiz, pentsatuz bakarrik fiteago joan gaitezkeela baina ATARIArekin urrunago joanen garela
Ramuntxo, Galduriko baliabideen esploratzailea
Précédent
Suivant

Berriak eta
hurrengo hitzorduak

2023KO MARTXOA

Formakuntza moduluen eraikitzea

2023KO maiatza

Lehen moduluen bukatzea eta eskaintza berezia

2023KO MARTXOA

Formakuntza moduluen eraikitzea

2023ko EKAINA

Proiektu lokalizatuaren aurkezpena

2023ko uztaila

Udako biltzar nagusia

2023ko uDA

Topaketak engaiatutako enpresariekin

Informa zaitezte

Gure albisteak jarraitzeko eta gure hurrengo hitzorduak ezagutzeko, eman izena gure buletinean.